sábado, 28 de abril de 2012

Aurkezpenekin jarraituz... (apirilak 26)

Asteleheneko klasea aldatu eta gaur egin izan ditugu aurkezpenak, bi izan dira oraingoan: Kilikasten eta kukulumutxu.

Kilikasten TIC- TAC lelopean aritu dira. Irakaskuntza mota bi adierazi dizkigute eta hauen arteko desberdintasunak azaldu ere bai "klaseko egun batera bidaiatuz". Dibertigarria eta desberdina izan da. Etxerako lanak bidali dizkigute eta horretan gabiltza, honako hau topatu dugu baleen inguruan, euskal baleen inguruan, hain zuzen ere.



Kukulumutxu taldekoek lasaitu egin gaituzte lehenengo eta gero kide bakoitzaren teknografia erakutsi. oso hunkigarriak izan dira guztiak eta batzuk tristeak ere. Horregatik, bukaera alaia emateko, taldeko teknografia erakutsi izan digute elkar ezagutu genuen egunetik gaur arteko bidea eginez. Gainera oraingoan ere gure parte hartzea eskatu izan da, kolore gabeko mutila koloreztatzeko.

Berriz ere, ESKERRIK ASKO!


"En el estudio no existe la saciedad" Erasmo de Rotterdam.

GELAKO BLOGa!

GURE GELAKO BLOG-a:

- e-maila: haurhezkuntza313@gmail.com
- pasahitza: hakunamatata


"Emotivo cuanto menos" (apirilak 16)





Aste Santuko oporretatik bueltatu eta aurkezpenak egiteari ekin diogu. Ez dago klaseak hasteko modu hoberik! :)

Hiru izan dira aurkezpenak egin dituzten taldeak: Jakinminezikasi, Etorkizuna eraikitzen eta Armonikalewinsky. Hirurak oso desberdinak izan dira, euren lanaren emaitza erakusteko eta adierazteko modu desberdinak erabili dituzten arren, oso hunkigarriak eta dibertigarriak izan dira guztiak.

JAKINMINEZ IKASI: Portafolioa izan da aztertu duten gaia. Nahiz eta gaia nahiko teorikoa izan modu dinamikoan egin dute aurkezpena (ez dute txapa astunik bota;) )Aurkezpenean baliabide desberdinez baliatu dira, bideoak, movimakerra e.a. Hauek erabiltzeko izan dituzten arazoak gurekin konpartitu dituzte eta gainditu dituztela argi ikusi dugu.


ETORKIZUNA ERAIKITZEN: HORRELA BAI!!! :) modu oso sinple eta dibertigarrian etorkizunean aurki ditzakegun egoeren aurrean jarri gaituzte, baita egun ematen diren egoeren aurrean ere. Barreak bota ditugu baina bukaerako teknografiak hunkigarriak izan dira, oso.


ARMONIKALEWINSKY: Hitzik ez. Hunkigarria, harrigarria, parte- hartzailea, zoragarria... 

Gaurkoan hitz bi besterik ez ditugu buruan: HUNKIGARRIA eta ALGARAK.


ESKERRIK ASKO!!!!

jueves, 26 de abril de 2012

AURKEZPENAK ORAINGOAN ERE, PAREGABE!!!! (apirilak 23)



Bigarren saio honetan, Haur Hezkuntza Bilbo, Lau Mila Kolore eta Kuxkuxeatuz taldeek harritu gintuzten euren aurkezpenekin. 

Lehenengo taldeak teknografia bat egin zuen, irakasle identitateari buruz, eta guztiok inplikatu gintuzten guk irakasle izaeran zer egon behar den azaldu genuelarik. Gainera movie maker programa erabiltzen irakatsi ziguten, gure etorkizunerako baliagarri izango den tresna eman ziguten eta hori eskertzekoa da.

Lau mila kolorek era dibertigarri batean, telebistako programa bezala azaldu ziguten jorratutako gaia, irakasleek izan behar dituzten konpetentziak. Kasu honetan ere, gure parte hartzea eskatu zuten, eta oso ongi pasatu genuen.

Azkenik, hirugarren taldeak, eskola 2.0ri buruzko aurkezpena egin zuen. Guretzat bereziki gai interesgarria, guk daukagunarekin konparatu ahal izan dugulako eta gure aurkezpenerako eta etorkizunerako baliagarria den informazioa jasotzeko. Gainera, ikuspuntu desberdin batetik aztertu izan dute gaia.


Gaurkoan, honako hitzak egokienak direla uste dugu: ALAITASUNA, GOZAMENA, LANA, KONPROMISUA

lunes, 2 de abril de 2012

LANEZ GAINEZKA


Aurreko astean azaldu genizuen bezala, lanarekin hasi gara. Gustora ari gara lana egiten, eta interneten baliabide desberdinak bilatzen eta aurkitzen. Baina lan ugari dugu egiteko eta denpora gutxi, hori dela eta, lanez gainezka gaude egunotan.
Artikuluak eta liburuak irakurtzen, jakintza berriak sortzen, deskubritzen... Ahalik eta lanik onena egiteko eta zuei baliabide egokiak eskura jartzeko. Ez da lan erreza izango baina....LORTUKO DUGU.
 Aste honetan gure taldean agertu diren hitzak...
LANA LANA LANA ETA LANA !!!!!!!

AURRERA JARRAITUZ...

Aurreko saioetan bezala, talde bakoitzak bere garapena azaldu eta erronkak zein arazoak planteatu ditugu. Egindako lanaren prozesuan kokatu gara. Gure kasuan, prezi izan da arazo nagusia, baita erronka ere.

Konpetentzia digitalen bideoa ikusi eta komentatu ondoren, azken saioari ekin diogu.

Esaldi bat bilatu beharrean motibatzen gaituen abestia jarriko dugu, gogotsu aurrera jarraitzeko gonbidatzen gaituen abestia:

http://www.youtube.com/watch?v=1YoNlHWi1oQ


HITZAK: BIDEA, ERRONKA, MADARIKATUA (prezi) ETA KOKAPENA

POWER POINTA


Oraingoan, Eskola 2.0 proiektuaren power pointa doakizue. Bertan, aurreko sarreretan eskaini dugun informazioa osotzen dugu, poliki- poliki ulertzen eta esanahia ematen goaz hasieran horren ezezaguna egiten zitzaigun gai honi. Zertan datzan azaldu eta bere helburuak zeintzuk diren aipatu egiten dira power pointan. Gainera, ikasleen prestakuntzari buruz ere hitz egiten da, baita metodologia berriak dakarren aldaketei buruz ere.

Azkenik eta horregatik garrantzi gutxiago ez duena gurasoen aipamena agertzen da. Izan ere, gure ustez, eskolan burutzen denaren informazioa familiari eskaintzea ezinbestekoa da, hauen laguntza, lana eta hauekiko elkarlana beharrezkoa baita. Azken diapositibetan gomendio batzuk eskaintzen dira familia- kideei zuzenduak.

JOSEBA LAUZIRIKA. BIDEOA


Hona hemen modu ulerterraz eta erakargarrian azaltzen digun bideoa, non hezkuntza horren gogor jo duen fenomeno honi buruz hitz egiten den.

Lehendabizi irakaskuntzari buruzko aldaketaz hitz egiten du eta hezkuntza 2.0ren oinarri nagusia ezagutza guztion artean datzala da. Joseba Lauzirikak, Hezkuntza Saileko IKT aholkulariak, bere ikuspuntua ematen du bideo honetan eta web 2.0 eskaintzen dizkigun tresnen garrantzia azpimarratzen digu. Tresna hauen artean, gure artean horren ezaguna dugun Bloga daukagu. Hauei esker, talde lana bultzatzen omen da, metodologia aldaketa sakon bat aurrera eramanez.

Azkenik esan, gai honen inguruan bideo nahiko daudela, guk hau aukeratu dugun arren. Youtuben bideoa ikusiz gero bertatik bideo desberdinak ikusten jarrai daiteke.

ZER DA ESKOLA 2.0?

Galdera honi erantzuteko azalpen labur baina ulergarria bilatu dugu, aurrerago sakondu eta garatuko duguna. Hona hemen momentuz eskainiko dugun informazioa:
Eskola 2.0 dagoeneko martxan dagoen programa berri bat da. Programa honek aurrerapauso handia dakar hezkuntzan, izan ere, teknologia berriak sartzen ditu




    Lehen Hezkuntzako  ikasgelak guztiz digitalizatuko dira eta  irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestakuntza egokia jasoko dute. Gure kasuan, haur hezkuntzan egingo den aplikazioa interesatzen zaigu baina aldaketa hauek lehen hezkuntzan izango dira nabarmenak gehien bat.

Programa hau eskolaren eremuan aplikatzean hainbat helburu lortu nahi dira: 

◊ Ikasgeletako metodologia aldatzea

◊ Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea

◊ Ikasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea

◊ Lan dinamiko eta parte- hartzailea bultzatzea

◊ Beste ikastetxeekin lankidetza sustatzea