Bigarren saio honetan, Haur Hezkuntza Bilbo, Lau Mila Kolore eta Kuxkuxeatuz taldeek harritu gintuzten euren aurkezpenekin.
Lehenengo taldeak teknografia bat egin zuen, irakasle identitateari buruz, eta guztiok inplikatu gintuzten guk irakasle izaeran zer egon behar den azaldu genuelarik. Gainera movie maker programa erabiltzen irakatsi ziguten, gure etorkizunerako baliagarri izango den tresna eman ziguten eta hori eskertzekoa da.
Lau mila kolorek era dibertigarri batean, telebistako programa bezala azaldu ziguten jorratutako gaia, irakasleek izan behar dituzten konpetentziak. Kasu honetan ere, gure parte hartzea eskatu zuten, eta oso ongi pasatu genuen.
Azkenik, hirugarren taldeak, eskola 2.0ri buruzko aurkezpena egin zuen. Guretzat bereziki gai interesgarria, guk daukagunarekin konparatu ahal izan dugulako eta gure aurkezpenerako eta etorkizunerako baliagarria den informazioa jasotzeko. Gainera, ikuspuntu desberdin batetik aztertu izan dute gaia.
Gaurkoan, honako hitzak egokienak direla uste dugu: ALAITASUNA, GOZAMENA, LANA, KONPROMISUA
Gaurkoan, honako hitzak egokienak direla uste dugu: ALAITASUNA, GOZAMENA, LANA, KONPROMISUA
No hay comentarios:
Publicar un comentario