lunes, 14 de mayo de 2012

Agur

Hau izan zen irakasgaiaren aurkezpena egin ondoren, talde txikien ekarpenetatik bideratuz, talde handian osatu genuen gelako esaldia. Bertan hasierako sentipenak islatzen dira, taldekoak zein banakakoak. Hala ere, aitortu beharra dago ikasgaiaren nondik norakoa zein zen ez genekiela. Bai, teknologia berrien inguruan arituko ginen ikasturtean zehar, baina… zein eduki landuko genituen?

Manuel Arearen artikulua irakurtzea eta honen inguruan gogoeta egitea izan zen egin genuen lehenengo lana. Pixkanaka- pixkanaka IKTen inguruko ideia sortuz joan gara. Izan ere, Gaur egungo gizartean teknologia berriek gero eta eragin handiagoa dute eta gure lana, irakasle bezala, hezkuntzan aplikatzearen erabilgarritasuna eta garrantzia ikustea da.

Kokatuta geundela pentsatzen genuenean… Alaitzek tutoretza saio bat proposatu zigun, taldeko tutoretza saioa, gure garapena zein zen ikusteko eta guk irakasgaiaren inguruko proposamenak egiteko. Eta zein izan zen ondorioa? Rrrrreeeedoble de tambores!(8) Kokatzeko egin genuen esfortzu guztia bertan behera geratu zen. Bai, biluzik sentitu ginen berriz ere. Lasai, lortu genuen berriz ere utzitako bide hori hartzea eta lanean murgiltzen hastea. Hasi zen beraz, talde bakoitzak gai desberdinen inguruan egin beharreko lanari ekiteko momentua. Gure kasuan: ESKOLA 2.0.

Gure lanaren garapenean aipatu behar daukagu lagun bilakatu den programa: PREZIa. Hasieran horrenbeste buruhauste eragin ondoren, lortu dugu berearekin harremanak estutzea eta elkarrekin ondo moldatu izan gara. Hau da gure harremanaren emaitza: Aurkezpenaren prezia.

Ikasgaiari bukaera emateko postprograma eta ebaluazioa burutu izan dugu, horretarako talde guztiek egindako lanen ekarpenak kontuan izan dugu. harritzekoa bada ere, postprograma egiteko PREZIA ERABILI DUGU!!! Bai lagunok! A lo loco se vive mejor!

Bukatzeko, eskerrak eman guztioi. IKTn inguruko ekarpenak ez ezik, taldekideen ekarpen emozionalak ere izan ditugulako.


Apa HH 31 eta gora Arangoiti!


"Empiezas mil caminos, no van a ningún lugar. Pues amigo no hay camino, se hace camino al andar!"

 

POSTPROGRAMA

GUK SORTUTAKO POSTPROGRAMA




    viernes, 11 de mayo de 2012

    PREZIa

    Aurkezpenean aurkeztu genuen prezia ikusi nahi baduzue sartu hemen:

    Aurkezpenaren prezia

     ELKARREKIN BAI

    ESKOLA 2.0 ZUEN USTEZ...

    Gure aurkezpena egin genuenean zuei lan pixka bat egitea eskatu genizuen...zer datorkizue burura Eskola 2.0. entzuten duzuenean??
    • Hezkuntza erabili izango den beste baliabide bat bada, honen inguruko prestakuntza jasotzeko jarrera positiboa.
    • Eskola 2.0 entzutean teknologia berriak eskolan guztiz integratuta egotea lortzen dugu. Erreminta desberdinen erabileraz gain, helburu didaktikoetarako era egokian integratuta egotea
    • Ez bakarrik gelen digitalizazioa baizik eta baita honek dakarren metodologia aldaketa ere, irakasleen inplikazioa.
    • Metodo berri bat eskatzen duen proiektu berriztatzailea, teknologia berriak sustatzen dituena.
    • Teknologia berriak gelatan sartzea, gelen digitalizazioa, irakaskuntza modu berriak lantzeko ahaleginak.
    • Eskola eta teknologia berriak lotzeko sortu den programa berritzailea hezkuntza publikoan aplikatzen dena.
    • Metodologia berria eta teknologia berriak (hezkuntzan) txertatzen dituen proiektua (ordenagailuak, gaur egungo gizarteari erantzuna, teknologiak …)
    • Teknologia berrien erabilera gizarteko beharrizanei erantzuteko. Baliabide gisa erabiltzen dena
    Kasu honetan batuko ditugun hitzak denen hitzak dira: 

    PROIEKTUA     BALIABIDEA      GIZARTEA        INTEGRAZIOA

    lunes, 7 de mayo de 2012

    "Lo prometido es deuda"

    Esan bezala, Eskola 2.0ren inguruko baliabide desberdinen zerrenda egin dugu eta hemen utziko dugu zuen eskura! Etorkizunean baliogarria izango zaizuelakoan... ;)


    Informazioa:


    Haurrekin egiteko ariketak:







    GURE TXANDA!

    GAURKOAN BAI; GURE TXANDA IZAN DA!

    Beste talde batekin batera, Haur Hezkuntzako azken aurkezpena egin dugu, karrerako azken aurkezpena! aiiiinssss....

    Beste taldea Erretako pizza izan dugu, komikien inguruan aritu dena. Gustora sentiarazi gaituzte euren lanarekin gustora ikusi baititugu, langile eta irribarretsu. Aurkezpen desberina eskaini digute gaurkoan ere, eskerrik asko! Hasiera batean, gai hori zela ikusita, aurkezpena guztiz desberdina izango zelakoan geunden, harritu egin gaituzue berriz ere, onerako, noski!



    Eta guk geuk geure buruari buruz hitz egin behar dugu orain. Ba... zergatik ez? OSO ONDO! urduritasunak eta buruhausteak alde batera utzita, pozik geratu gara azken emaitzarekin.

    Gaurkoan, jakintsu baten hitz batzuk: "el saber no se adquiere en los libros sino observando el cielo y la tierra"