viernes, 11 de mayo de 2012

ESKOLA 2.0 ZUEN USTEZ...

Gure aurkezpena egin genuenean zuei lan pixka bat egitea eskatu genizuen...zer datorkizue burura Eskola 2.0. entzuten duzuenean??
  • Hezkuntza erabili izango den beste baliabide bat bada, honen inguruko prestakuntza jasotzeko jarrera positiboa.
  • Eskola 2.0 entzutean teknologia berriak eskolan guztiz integratuta egotea lortzen dugu. Erreminta desberdinen erabileraz gain, helburu didaktikoetarako era egokian integratuta egotea
  • Ez bakarrik gelen digitalizazioa baizik eta baita honek dakarren metodologia aldaketa ere, irakasleen inplikazioa.
  • Metodo berri bat eskatzen duen proiektu berriztatzailea, teknologia berriak sustatzen dituena.
  • Teknologia berriak gelatan sartzea, gelen digitalizazioa, irakaskuntza modu berriak lantzeko ahaleginak.
  • Eskola eta teknologia berriak lotzeko sortu den programa berritzailea hezkuntza publikoan aplikatzen dena.
  • Metodologia berria eta teknologia berriak (hezkuntzan) txertatzen dituen proiektua (ordenagailuak, gaur egungo gizarteari erantzuna, teknologiak …)
  • Teknologia berrien erabilera gizarteko beharrizanei erantzuteko. Baliabide gisa erabiltzen dena
Kasu honetan batuko ditugun hitzak denen hitzak dira: 

PROIEKTUA     BALIABIDEA      GIZARTEA        INTEGRAZIOA

No hay comentarios:

Publicar un comentario