martes, 28 de febrero de 2012

HITZ HUTSAK

Klasean bildu gara aste honetako saioan eta klase teorikoa eta "txapa" bota beharreak brain storming antzeko zerbait egin dugu. Lehendabizi taldeka, ideiak botatzen genituen heinean bakoitzak pentsatzen zuena esan du eta eztabaida interesgarria sortu da. Egia esan, klasea nahiko kaotikoa izan da, bururatzen zitzaizkigun galderek ez baitzuten erantzun zehatzik... Honek beldurra ematen omen digu, porrotari beldurra omen diogula delako diote eta hau da boligrafoan izanda eskuak irudikatu nahi izan duena...


Eta gai honekin bukatzeko Confucioren aipamena ekarri dugu burura: "Me lo contaron y lo olvidé; lo vi y lo entendí; lo hice y lo aprendí."


Gatozen arira, galdera interesgarria bota dute: "Bloga haur hezkuntza... zertarako?" Honi erantzun desberdinak eman dizkiogu ikaskideok (ez irakasleak ordea jummm ¬¬). Alde batetik, ikastolan irakasleak bloga eguneroko bezala erabili dezake, etxetik gurasoek euren seme-alabek egiten dutena ikusteko hitzez zein irudien bitartez. Bestetik, irakasleen artean informazio eta esperientzien elkartrukea erraztu dezake.
Honen adibidea hurrengo bloga daukagu, Alaitzek egunakiran topatu duena hain zuzen ere: www.actividadeseducainfantil.blogspot.com




Gaurkoan hitzak soberan ditugu:

                                                                     N
                                                             GOGOETAK
                                                              ENTRETENIGARRIA
                                                                      A
                                                  MUGAGABEA
                                                                      ZABALA
                                                                      A


Kasu honetan Mikel Markezen abesti baten pare bat lerro datozkigu: [...Urontzi bat naiz, noraezean dabilen urontzia. ...]


Klaseari bukaera ematen joateko irakurrita artikuluaren galderak eta beharrak komunean jarri ditugu Endikak idazten zituen bitartean.

jueves, 23 de febrero de 2012

Manuel Arearen artikulua

INTRODUCCION A LA TECNOLOGIA EDUCATIVA

- 5 hitz gako: globalizazioa, komunikazioa, hezkuntza, garapena, egokitasuna

- Laburpentxoa:
Gaur egungo gizartean teknologia berriek gero eta eragin handiagoa dute. Informazioa mundu osotik hedatzearren eta globalizazio prozesua arintzearren komunikazio teknologiko honek garrantzi handia du, hau da, mundua teknologiaren menpean dago eta hau falta bada ez du funtzionatzen. Horregatik, hezkuntzan saiatu behar dugu komunikazio forma honen ikasketa lehenbailehen integratzen, ikasleek txikitatik ikas dezaten teknologia digitala erabiltzen, egun, denen behar kulturalak asetzeko elementua  baita.

- Artikulua irakurrita burura datozkigun galderak hauexek dira:
·       1. Komunikatzeko modu berri honek pertsonen arteko, edota kulturen arteko, komunikazio zuzenaren desagerpena eragingo du?
·         2. Hezkuntza behar beste integratzen ari da teknologia berriak bere curriculumean?

 - Gure beharren zerrenda:
·         Gizartearen aldaketak ezagutzea eta bizimodu berri honi egokitzea
·         Teknologia berriei buruzko interesa izatea eta haiei buruz ikastea
·         Gure egungo errealitatearen giltza den heinean, digitalizazioaren gaineko ezagutzaren garrantzia transmititzea
·         Hezkuntza curriculumean teknologia berriak integratzea
·         Pedagogia tresna bihur dadin irakasleek komunikazio modu honetan trebatzea
·         Haur hezkuntzan duten balioa deskubritzea
·         Teknologia berriek sortzen dituzten arazoei irtenbidea ateratzen ikastea
·         Hezkuntzaren eta gizartearen garapen teknologikoaren desberdintasuna gainditzea

MMMM.... PIRULETA!

Gaurkoan nabaria izan da inauterien eragina, gelan orokorrean eta taldean konkretuki. Nekea, gogoeza... alde batetik, eta irudimena, esperientziak konpartitzeko gogoak... bestetik. Biak kontrajarriz baina gure kasuan bateragarriak. Hona hemen gure izenburuaren arrazoia, hain ezagunak ditugun pirak zeinen goxo bihur ditzakegun hitzari buelta emanez.

 

Saio honetan blogari ukitu pertsonala emateko hainbat azalpen eskaini dizkigu irakasleak eta hauekin jolasean eta kuxkuzeatzen ibili gara.

Gero, ordea, hitz eta pitz horren beste jardun ondoren lanari ekin behar izan diogu Manuel Areak idatzitako artikuluaren gainean. Baina honek agian bere sarrera-gune bakarra behar du, beraz hurrengo sarrerara jo.

Goxoa  -------  inauteriak  ------- Manuela  ------- logura

lunes, 13 de febrero de 2012

ERORIZ IKASTEN DA OINEZ

Bigarren saio honetan lotsa pixka bat sentitu dugu, komunikatzaile izan baitgara une batez. Aurreko egunetan egindakoari eta gaur egin behar genuenari buruz hitz egin baitiegu gure ikaskideei.
Komunikatzaile on batek izan behar dituen ezaugarriei buruz hitz egin dugu, eta horrek galdera bat sortzen du: KOMUNIKATZAILE ONAK AL GARA? Agian oraindik ez gara guztiz onak izango, baina ez al da eroriz oinez ikasten? Ba horretan jardungo dugu, gure helburua bete arte.
Komunikatzaile on bat izateko, hurrengo kualitateak izatea komeni da: espresibitatea, errespetua, gaiaren inguruko ezagutza, inguruaren ezagutza, eta batez ere ENTZUTEKO AHALMENA.
Saioa aurkeztu ondoren berriz ere elajazioari ekin diogu, gaurkoan ikaskideek proposatutako musikarekin.
Goiza aurrera joan da, eta Blogen inguruko gauza desberdinak deskubritzen joan gara. Blog desberdinak bisitatuz eta gurean trasteatuz, gero eta lan hobea egiteko asmoz.
Amaitzeko Manuel Arearen liburuaren lehen kapituluak irakurri eta honen gainean ariketa batzuk egingo ditugu, eta blogean zintzilikatuko ditugu denok eskura izateko.
Gaurko lana bukatutzat emateko, eguna deskribatzen duten lau hitzak:  LOTSA, LANA, MINA, LAGUNTZA.

....

BIDERIK LUZEENA ERE PAUSO BATEZ HASTEN DA

 

lunes, 6 de febrero de 2012

AURRERA EGIN PIXKANAKA-PIXKANAKA KURIOSITATEA PIZTUZ, DESKONFIANTZA ETA INPAZIENTZIA GAINDITUZ!

Zer sentitzen dugu esperientzia berrien aurrean?
Ordenagaluekin normalean egiten dugun lanetik at dagoen zerbait egitea proposatzen digutenean, aurreko aurpegia jarri ohi dugu. Deskonfiantza, nagia, beldurra...
Baina mugi! Nagiak atera eta jarrera baikorra hartu, jakinminez, pazientziaz eta gogoz LORTUKO DUGU ETA!
Horregatik, ahal den heinean jarrera positibo eta gogotsua izaten saiatuko gara. Sormenez beteriko lan polit bat sortzeko.
Lanari ekin aurretik, espazioa gureganatzea beharrezkoa denez, musikarekin erlaxatu gara. Esperientzia berri honetan kemenez jarduteko.
Hasi aurretik norberaren balore eta erresistentziak aztertu ditugu. Hasieran bakarka, gero talde txikian eta azkenik klase osoarekin komunean.
Gure taldeak duen balorerik garrantzitsuena JAKINMINA da, eta erresistentzia nabariena NAGIA.
Gelan ateratako emaitzekin gure lehen sarrerari izena ematen dion esaldia sortu dugu: AURRERA EGIN PIXKANAKA-PIXKANAKA KURIOSITATEA PIZTUZ, DESKONFIANTZA ETA INPAZIENTZIA GAINDITUZ.
Konpromezu hau betetzeko asmoz, Blog hau sortu dugu, gure eguneroko ibilbidearen frogagarri izan dadin. Guretzat interesgarri eta esanguratsuak diren artikulu, hitz, esaldi, bideo, argazki ... zuekin konpartitzeko.
Egun gogorra izaten da lehenengoa, baina lana ondo burutzen ari garela ikusteak kemenez jarraitzeko gogoa pizten digu. Eguna hurrengo hitzetan deskribatzen dugu:  GOGOA, INTERESA,  DESBERDINA eta LANKIDETZA.

"EL QUE NO LO INTENTA NO SE EQUIVOCA, PERO TAMPOCO AVANZA"