miércoles, 28 de marzo de 2012

Prezi?

Movimakerra erabiliz aurkezpena egiteko aukera alde batera utzita PREZI programa delakoarekin ausartu gara. Interneten pare bat tutorial ikusi ondoren eta "txapa- azalpen" luzeak irakurri ondoren argia daukagu, ez dakigu nola erabili. Beraz, gogotsu ekin beharko diogu, azken finean, baliabide berria ikasteak aberastuko gaituelakoan gaude.
Gainera, gure ingelesa praktikan jarri beharko dugu, programa hizkuntza horretan besterik ez baitago. beri guel fandago

ESKOLA 2.0 gaia oinarri izanda eta preziz baliatuz, baliabideek urteetan zehar izan duten garapena islatzea pentsatu dugu.




Aurkezpenaren eguna... noiz?

Esaldia: HAKUNA MATATA!

Hitzak: berrikuntza, garapena, aberastu eta jakintza

lunes, 19 de marzo de 2012

AITAREN EGUNA!!


GOGORATU GAUR AITAREN EGUNA DELA!!!

Ez ahaztu bizitza eman digun pertsona garrantzitsu horri zoriontzea!!!
Berak badaki maite dugula baina...ez da lan zaila noizbait gogoraraztea, nahiz eta batzuek pentsatu "Corte Ingles" ek asmatutako egun den, eta noiz hobeto gaur ez bada??
Etxera heltzean aita hoberenari hainbat muxu eta besarkada eman!!

LANEZ GAINEZKA


Aurreko astean esan genizuen bezala, lanean murgildu gara, hori dela eta lanez gainezka gabiltza egun hauetan. Liburu eta artikuluak bilatu eta irakurtzen, jakintza berriak sortzen, deskubritzen.... Gure esku dagoen lanik onena sortzeko, eta zuen eskura baliabide egoki eta anitzak usteko.

Hala ere gogotsu murgildu gara abentura honetan, eta ondo pasatzen dugu interneten trasteatzen eta guretzat ezezagun diren tokiak ezagutu eta menperatzen. Eta guztiok jakina da, gogoz egiten diren gauzen emaitzak ikaragarriak izaten direla.

Aste honetan taldean agertu d(ir)en hitza(k)....

LANA, LANA, LANA ETA LANA!!!!!!!!!

Lo que con mucho trabajo se adquiere, más se ama ( Aristóteles)

ESKOLA 2.0

Lanarekin hasteko unea da, baina hasi aurretik ditugun hainbat zalantza argitu behar ditugu. Askotan entzun dugu zer edo zer Eskola 2.0 horri buruz, baina zer da eskola 2.0?? Hori abiapuntutzat hartuta, hainbat liburu, artikulu... arakatuko ditugu galdera horri erantzun ahal izateko. Bestela nola eramango dugu aurrera gure lana, zertan dihardugun ere ez badakigu??
Zaila da definizio bakar bat aurkitzea gai honen inguruan, teknologia berriekiko norberaren jarrerak baldintzatzen baitu, bizitzako gai guztietan gertatzen den bezala. Hori dela, bertan guk geuk, irakurritakoan oinarrituta sortzen dugun definizioa:  Teknologiak berebiziko garrantzia duen gizarte honetako isla den eskola dela esan dezakegu. Eskolan ordenadoreak sartzea eta sarean konektatzearekin lotura estua duena. Eskola 2.0-k baina ez du hain errez funtzionatzen, irakasleek formakuntza berezia izan behar dute eta erabiliko dituzten IKT-ak ezagutu. Askotan ordenagailuak eguneroko ikasleen bizitzan sartzea nahikoa dela uste izaten da eta oinarrizko gauzak egiten irakastea. Baina hori ez da benetan Eskola 2.0ren helburua. Ordenadoreak erabiltzen, eta programa berezietan behar dituzten baliabideak bilatzen eta elkarrekintzan aritzen irakatsi behar zaie, eta horretarako guk eman behar dugu lehenengo pausua, ze irakasleok ez badakigu zein baliabide ditugun eskura eta hauen erabilpen egokia egiten, nola irakatsiko ditugu???
Guzti hori kontuan hartuta, aurrera eramango dugun lan honetan, irakasleentzako baliagarri izango den hainabat informazio jaso eta konpartituko dugu.

lunes, 12 de marzo de 2012

EMAKUMEAK GARA ETA HARRO GAUDE!!








Badakigu emakumeen nazioarteko eguna pasatu dela baina irudiak esaten duen bezala, EGUN GUZTIAK DIRA MARTXOAREN 8A!!
Aitzakia emakumearen eguna da baina, jakin badakigu, "bereziak" urte osoan zehar garela! 
GORA EMAKUMEAK!!!
GENERO INDARKERIARIK EZ!!!
 

LANEAN MURGILTZEN!!

Gaurko eguna garrantzitsua izan da erabaki dugulako landuko dugun gaia ESKOLA 2.0: baliabideak Haur Hezkuntzan, praktika onak...
Bakoitzaren eginbeharrak erabaki eta banatu ditugu, lanari gogoz ekin behar diogu, denbora laburra da eta!!


Lana aurrera eramateko"Hacia la escuela 2.0" José Antoni Millán-en liburuan oinarrituko gara: https://docs.google.com/file/d/0BwKRXJYxE7M3MDlmMDA2OGUtMjc3Zi00ZTU4LTg1NGEtY2FjNzc5ZDAzNzZl/edit

Lana egiteko lagungarri izango dira zenbait orrialde, adibidez,
http://www.actividadeseducainfantil.blogspot.com/



Gaur burura datozkigun hitzak:

INFORMAZIOA BAIKORTASUNA  GALDERAK  BALIABIDEAK


" Es necesario aprender lo que necesitamos y no únicamente lo que queremos" Paulo Coelho

sábado, 10 de marzo de 2012

Kaixo lagunok!!!
Astelehena iritsi eta berriz ere teknologia berriekin egin daitezkeen beste gauza asko egiten ikasi dugu. Aste honetan guretzat ezezaguna zen programa bat erabiltzen ikasi dugu EDU GLOSTER. Irakasleak betikolez ez du gauza handirik azaldu programaren inguruan,eta beldurrak berriz ere nabariak izan dira gure artean.nahiz eta guk irakaskuntza konstruktiboa defendatzen dugun, guri horrela irakasten digutenean alde batetik zirrara sentitzen dugu, baina bestetik txarto egitearen beldurra izaten dugu. Dena dela hori da ikasgai honetan gainditu behar duguna, hortaz,  gure kabuz lan egiten deskubritu dugu zelan sortzen diren posterrak programa honekin. Nahiko dibertigarria iruditu zaigu, eta erabiltzen nahiko erraza, hala ere, oraindik gure lanak ez dira oso onak. Baina egon lasai denporarekin trebatuko gara eta amaierarako lan oso profesionalak egingo ditugu, gainera gure aurrerapenak hemen ikusi ahal izango dituzue.

Berria, jakinmina, beldurra, irudimena

"Vamos a sufrir, vamos a tener momentos difíciles, vamos a afrontar muchas desilusiones...., pero todo es pasajero, y no deja marcas. Y en el futuro podemos mirar hacia atrás con orgullo y fe". ( Paulo Coelho)