Klasean bildu gara aste honetako saioan eta klase teorikoa eta "txapa" bota beharreak brain storming antzeko zerbait egin dugu. Lehendabizi taldeka, ideiak botatzen genituen heinean bakoitzak pentsatzen zuena esan du eta eztabaida interesgarria sortu da. Egia esan, klasea nahiko kaotikoa izan da, bururatzen zitzaizkigun galderek ez baitzuten erantzun zehatzik... Honek beldurra ematen omen digu, porrotari beldurra omen diogula delako diote eta hau da boligrafoan izanda eskuak irudikatu nahi izan duena...
Eta gai honekin bukatzeko Confucioren aipamena ekarri dugu burura: "Me lo contaron y lo olvidé; lo vi y lo entendí; lo hice y lo aprendí."
Gatozen arira, galdera interesgarria bota dute: "Bloga haur hezkuntza... zertarako?" Honi erantzun desberdinak eman dizkiogu ikaskideok (ez irakasleak ordea jummm ¬¬). Alde batetik, ikastolan irakasleak bloga eguneroko bezala erabili dezake, etxetik gurasoek euren seme-alabek egiten dutena ikusteko hitzez zein irudien bitartez. Bestetik, irakasleen artean informazio eta esperientzien elkartrukea erraztu dezake.
Honen adibidea hurrengo bloga daukagu, Alaitzek egunakiran topatu duena hain zuzen ere: www.actividadeseducainfantil.blogspot.com
Gaurkoan hitzak soberan ditugu:
N
GOGOETAK
ENTRETENIGARRIA
A
MUGAGABEA
ZABALA
A
Kasu honetan Mikel Markezen abesti baten pare bat lerro datozkigu: [...Urontzi bat naiz, noraezean dabilen urontzia. ...]
Klaseari bukaera ematen joateko irakurrita artikuluaren galderak eta beharrak komunean jarri ditugu Endikak idazten zituen bitartean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario