lunes, 14 de mayo de 2012

Agur

Hau izan zen irakasgaiaren aurkezpena egin ondoren, talde txikien ekarpenetatik bideratuz, talde handian osatu genuen gelako esaldia. Bertan hasierako sentipenak islatzen dira, taldekoak zein banakakoak. Hala ere, aitortu beharra dago ikasgaiaren nondik norakoa zein zen ez genekiela. Bai, teknologia berrien inguruan arituko ginen ikasturtean zehar, baina… zein eduki landuko genituen?

Manuel Arearen artikulua irakurtzea eta honen inguruan gogoeta egitea izan zen egin genuen lehenengo lana. Pixkanaka- pixkanaka IKTen inguruko ideia sortuz joan gara. Izan ere, Gaur egungo gizartean teknologia berriek gero eta eragin handiagoa dute eta gure lana, irakasle bezala, hezkuntzan aplikatzearen erabilgarritasuna eta garrantzia ikustea da.

Kokatuta geundela pentsatzen genuenean… Alaitzek tutoretza saio bat proposatu zigun, taldeko tutoretza saioa, gure garapena zein zen ikusteko eta guk irakasgaiaren inguruko proposamenak egiteko. Eta zein izan zen ondorioa? Rrrrreeeedoble de tambores!(8) Kokatzeko egin genuen esfortzu guztia bertan behera geratu zen. Bai, biluzik sentitu ginen berriz ere. Lasai, lortu genuen berriz ere utzitako bide hori hartzea eta lanean murgiltzen hastea. Hasi zen beraz, talde bakoitzak gai desberdinen inguruan egin beharreko lanari ekiteko momentua. Gure kasuan: ESKOLA 2.0.

Gure lanaren garapenean aipatu behar daukagu lagun bilakatu den programa: PREZIa. Hasieran horrenbeste buruhauste eragin ondoren, lortu dugu berearekin harremanak estutzea eta elkarrekin ondo moldatu izan gara. Hau da gure harremanaren emaitza: Aurkezpenaren prezia.

Ikasgaiari bukaera emateko postprograma eta ebaluazioa burutu izan dugu, horretarako talde guztiek egindako lanen ekarpenak kontuan izan dugu. harritzekoa bada ere, postprograma egiteko PREZIA ERABILI DUGU!!! Bai lagunok! A lo loco se vive mejor!

Bukatzeko, eskerrak eman guztioi. IKTn inguruko ekarpenak ez ezik, taldekideen ekarpen emozionalak ere izan ditugulako.


Apa HH 31 eta gora Arangoiti!


"Empiezas mil caminos, no van a ningún lugar. Pues amigo no hay camino, se hace camino al andar!"

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario