sábado, 28 de abril de 2012
"Emotivo cuanto menos" (apirilak 16)
Aste Santuko oporretatik bueltatu eta aurkezpenak egiteari ekin diogu. Ez dago klaseak hasteko modu hoberik! :)
Hiru izan dira aurkezpenak egin dituzten taldeak: Jakinminezikasi, Etorkizuna eraikitzen eta Armonikalewinsky. Hirurak oso desberdinak izan dira, euren lanaren emaitza erakusteko eta adierazteko modu desberdinak erabili dituzten arren, oso hunkigarriak eta dibertigarriak izan dira guztiak.
JAKINMINEZ IKASI: Portafolioa izan da aztertu duten gaia. Nahiz eta gaia nahiko teorikoa izan modu dinamikoan egin dute aurkezpena (ez dute txapa astunik bota;) )Aurkezpenean baliabide desberdinez baliatu dira, bideoak, movimakerra e.a. Hauek erabiltzeko izan dituzten arazoak gurekin konpartitu dituzte eta gainditu dituztela argi ikusi dugu.
ETORKIZUNA ERAIKITZEN: HORRELA BAI!!! :) modu oso sinple eta dibertigarrian etorkizunean aurki ditzakegun egoeren aurrean jarri gaituzte, baita egun ematen diren egoeren aurrean ere. Barreak bota ditugu baina bukaerako teknografiak hunkigarriak izan dira, oso.
ARMONIKALEWINSKY: Hitzik ez. Hunkigarria, harrigarria, parte- hartzailea, zoragarria...
Gaurkoan hitz bi besterik ez ditugu buruan: HUNKIGARRIA eta ALGARAK.
ESKERRIK ASKO!!!!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario