Galdera honi erantzuteko azalpen labur baina ulergarria bilatu dugu, aurrerago sakondu eta garatuko duguna. Hona hemen momentuz eskainiko dugun informazioa:
Eskola 2.0 dagoeneko martxan dagoen programa berri bat da. Programa honek aurrerapauso handia dakar hezkuntzan, izan ere, teknologia berriak sartzen ditu
Lehen Hezkuntzako ikasgelak guztiz digitalizatuko dira eta irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestakuntza egokia jasoko dute. Gure kasuan, haur hezkuntzan egingo den aplikazioa interesatzen zaigu baina aldaketa hauek lehen hezkuntzan izango dira nabarmenak gehien bat.
Programa hau eskolaren eremuan aplikatzean hainbat helburu lortu nahi dira:
◊ Ikasgeletako metodologia aldatzea
◊ Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea
◊ Ikasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea
◊ Lan dinamiko eta parte- hartzailea bultzatzea
◊ Beste ikastetxeekin lankidetza sustatzea
No hay comentarios:
Publicar un comentario