sábado, 28 de abril de 2012

Aurkezpenekin jarraituz... (apirilak 26)

Asteleheneko klasea aldatu eta gaur egin izan ditugu aurkezpenak, bi izan dira oraingoan: Kilikasten eta kukulumutxu.

Kilikasten TIC- TAC lelopean aritu dira. Irakaskuntza mota bi adierazi dizkigute eta hauen arteko desberdintasunak azaldu ere bai "klaseko egun batera bidaiatuz". Dibertigarria eta desberdina izan da. Etxerako lanak bidali dizkigute eta horretan gabiltza, honako hau topatu dugu baleen inguruan, euskal baleen inguruan, hain zuzen ere.



Kukulumutxu taldekoek lasaitu egin gaituzte lehenengo eta gero kide bakoitzaren teknografia erakutsi. oso hunkigarriak izan dira guztiak eta batzuk tristeak ere. Horregatik, bukaera alaia emateko, taldeko teknografia erakutsi izan digute elkar ezagutu genuen egunetik gaur arteko bidea eginez. Gainera oraingoan ere gure parte hartzea eskatu izan da, kolore gabeko mutila koloreztatzeko.

Berriz ere, ESKERRIK ASKO!


"En el estudio no existe la saciedad" Erasmo de Rotterdam.

No hay comentarios:

Publicar un comentario